Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
Tipi-tapa, dator Korrika!
Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
Zain gaude bidean jarrita!

Suge-gisa sigi-sagaka, gora, bera tajira-bira
Tuteratik Altzürüküraino Oiondik Garazira!
Mendi, larre eta galsoro, goialbatik ilunsentira,
Euskaldunon ameslarietan taupadak entzuten dira!

Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
Tipi-tapa, dator Korrika!
Tipi-tapa, tipi-tapa, tipi-tapa,
Zain gaude bidean jarrita!

Hankek dardar egiten dute, dardar editen du bihotzak...
Lur honen minak sendatzen ditu zangoen danbor-hotsak
Ez, ez gara otsoen mende, izuak jotako bildotsak...
Airera ozen hegalda ditzagun isilduriko ahotsak!

Negar, ustekabean, negar egin nahi dut...
Pozez ta grinez, indar eginez
Korrika badator!
Badator!

Tipi-tapa, tipi-tapa...
Correct  |  Mail  |  Print  |  Vote

Tipi-Tapa, Korrika! Lyrics

Pirritx, Porrotx Eta Mari Motots – Tipi-Tapa, Korrika! Lyrics

More Pirritx, Porrotx Eta Mari Motots lyrics