Ni nintzen aizkolari, albokari,
Txistulari,
Gernikako arbola guztiz
Txikitzen ari.
Ni nintzen igeltsero, porrero,
Burubero
Kuartel ta komisari tapiatzen
Egunero.
Ni nintzen pelotari, txerpolari,
Mata-hari
Maiamiko frontoaian goma-bi
Saltzen ari
Ni nintzen tabernari, kamarero,
Barmanlari
Koktelak prestatutzen, txapeldun
Izugarri.
Ni nintzen su-hiltzaile, karreretan
Galtzaile,
Konejera ta tanketa, askoren
Su-emaile.
Ni nintzen aizkolari, segarali,
Korrikalari
Probalari, txingalari, arraunlari,
Palankari.
Ni nintzen aizkolari!
Correct  |  Mail  |  Print  |  Vote

Aizkolari Lyrics

Kortatu – Aizkolari Lyrics