Mendiaren irrintziak
Sortu du ibarrean oihartzuna,
Albokaren doinua da
Haranetan behera datorrena.

Gudaroste ahaltsua
Gure mendietan barrena,
Burdinezko zaldunek suntsitu dute dena;
Odol egarria, haragi gosea
Ospe eta handinahiaz ezin ase
Guztiaren gainetik gurutzea dakarte

Borrokarako deia da!

Ilargi Amandrea
Zu gurtzea dugu ohorea
Mariren gau luze hontan
Emaiguzu borrokarako adorea!

Harriak amilka
Oinazearen zurrunbiloan
Amilka milaka harri.

Mendeku nahiak
Garaitu du.

Tobera eta txalapartek
Malkor bakoitzaren oihartzunean
Mariren izena aideratzen dute.
Arima zaharren mintzoa da;
Piztu da herri senaren
Bihotz sutua.

Mendeku nahiak
Garaitu du
Erromako inperio berriaren
Gudaroste harroa.
Correct  |  Mail  |  Print  |  Vote

Mendiaren Irrintzia Lyrics

Numen – Mendiaren Irrintzia Lyrics